lunes, 6 de enero de 2014

ZERGATIK PSIKOMOTRIZITATEA HAUR HEZKUNTZAN?

Blog honek esaten duen bezala "zergatik psikomotrizitatea?", benetan garrantzia dauka ikasgai hau haur hezkuntzan lantzea? Nire ustez, oso garrantzitsua da alor hau haur txikiekin lantzea, txikitan landu behar dituztelako hainbat kontzeptu. Gauza askorengatik da garrantzitsua psikomotrizitatea lantzea Haur Hezkuntzan, horregatik, voki honen bidez, koala txikiak labur labur azalduko dizue zer onura edo zertarako erabil daiteke ikasgai hau.




METODOLOGIA

Ekarpen honetan, psikomotrizitatea lantzeko metodologiari buruz arituko gara, psikomotrizitatea lantzeko oso garratzitsua da erabiltzen dugun metodologia.

Haurrek psikomotrizitatea lantzeko era ezberdinak daude, hala nola, jolasak, ipuin motoreak, gorputz adierazpena, testura ezberdinetako materialak eta abar.


Hezitzaileek duten helburua, haur bakoitza txikitatik norbera burua ezagutzeko eta baloratzeko gaitasuna eskuratu ahal izatea da, honen bitartez haien eguneroko egoera pertsonalei aurre egitea lortuko baitute.


Bere goputz eskema landuko dugu pixkanaka bere burua fisikoki ezagutu dezan. Bere autoomia lantzeko, gero eta jarduera zailagoak jarriko dizkiogu haurrari, baina beti bera mailara egokituta. Honekin batera garbitasun eta atseden asturak ere landuko ditugu.


Haurra ere egoki baten gara dadin honako ezaugarri hauek izango ditu landuko ditugun jarduerek:



  • Haurraren puntu positiboak indartuko ditugu eta bere mugak onartu.
  • Haurraren proposamenak kontuan hartuko ditugu eta hauek egokitzen lagunduko diegu, bere sormena eta autonomia lantzeko.
  • Haurraren abiadura errespetatu.
  • Mugimendua eta afektibotasuna errastu.
  • Emozioak adierasten lagundu.
  • Espazioa eta denbora mugatu.
  • Sormenarekin lagundu.

Gure ustez, Psikomotrizitatea oso garrantzitsua da bai gure garapen fisikorako eta baita psikologikorako ere, horregaitik garrantzitsua da hau nola lantzen dugun. Metodologia egokia izan beharko dute klase hauek. Oso interesgarria izan da gai hau lantzea eta asko ikasi dugu.