Astekaria

2013ko urriak 14

IKTko lehenengo praktika honetan, ikasgaiari buruzko oinarrizko kontzeptuak landu ditugu, zer ikasiko dugun, nola, burutuko ditugun proiektuak eta abar.

Taldeak sortu ditugu eta ikasle fitxa eta hainbat galdera egin ditugu gure aurreiritziak jakiteko.

2013ko urriak 15


Gaur ordenagailuei buruzko hainbat hitz tekniko ikasi ditugu, hala nola, softwarea eta hardwarea.


  • Softwarea: Ordenagailuen parte fisikoa da, hau da, begi bistaz ikus daitekeena. Oinarrizko osagaiak CPUa, monitorea, teklatua, sagua eta pantaila dira, eta osagai periferikoak, berriz, inprimagailua, skanerra, etab.
  • Hardwarea: Programa guztiak dira, hau da, osagai logikoa. Esaterako, windows office, photoshop...
Memoriari dagokionez, ikasi dugu RAM eta ROM memoriak bereizten direla. ROM ordenagailuak dokumentuak, programak, argazkiak... gordetzeko duen memoria da eta RAM, berriz, ordenagailuak lan egiteko behar duen memoria da, hau da, gero eta memoria RAM gehiago izan, gero eta azkarrago ibiliko da ordenagailua.

Beste aldetik, Libre Office erabiltzen ikasi dugu. Programa hau, Windows Office programaren antzekoa da, baina doainik. Programa asko daude honen antzekoak doainak direnak, baina ohituta gaudenez Office-a erabiltzen, ez ditugu besteak inoiz erabiltzen, eta azken finean, aukera berdinak ematen dituzte.


2013ko urriak 21

Gaur, g-mailari buruz hitz egin dugu. Gehienok geneukan gmail kontua baina ez genituen ezagutzen honek ematen zituen aukerak, hala nola, etiketak, drive, iragazkiak... Hala ere, nik institutuan drive erabiltzen nuen taldekideekin lanak bateratzeko, baina nire garaian drive deitu beharrean docs deitzen zen.


Beste alde batetik, gaur blog bat zabaldu dugu. Bertan, bakoitzak gai bat aukeratu du eta lauhilekoa aurrera joatean, sarrera berriak egiten joango gara.

Nik psikomotrizitateari buruz hitz egingo dut oso gai interesgarria iruditzen zaidalako.

2013ko azaroak 4


Gaur blogean lan egiten hasi gara. Gadget berriak jarri, hala nola, lagunen blogen helbideak, bisitak, etab.

Erloju bat jartzen saiatu naiz, baina ezin izan dut lortu, baina irakasleak azaldu eta gero erloju digital bat nire blogean sartzea lortu dut.

2013ko azaroak 5


Blogarekin jarraitu dut gaur, diseinua aldatzen egon naiz, arazo txiki bat izan dudalako. Gadget guztiak lekuz aldatu zaizkit eta irakasleak ere ez zekien nola jarri hasierako eran. Azkenean, bion artean lortu dugu gadgetak nahi nituen lekura mugitzea.

Nire lehenengo sarrera egin dut, eta blogean zehar psikomotrizitateari buruz hitz egingo dudanez, psikomotrizitatea zer den azaldu dut.


2013ko azaroak 11 


Bloga alde batera utzi, eta taldeko proiektuari hasiera eman diogu. Hasteko, taldeko fitxa egin eta taldeko website bat zabaldu dugu. Azken hau egiteko, ez ditugu arazo handirik izan modulu lanean ere website bat egin genuelako, eta gutxi gora behera honen funtzionamendua ezagutzen genuelako.


2013ko azaroak 12


Gaur "Los jetas y los pasotas" testua komentatu dugu eta lan kooperatiboaren osagarriei buruz eztabaidatu dugu.


Proiektuarekin jarraituz, mapa kontzeptuala, hipotesiak eta kronograma egin dugu, hau da, bigarren emangarria.


2013ko azaroak 18


Prize aplikazioa erabiliz, gaitasun digitalei buruzko mapa kontzeptual bat egin dugu. Bertan, gaitasun digitala zer den, zeintzuk diren dimentsioak, eskolarako ondorioak, etab. Hortaz aparte, hipotesia hobetu dugu ez zegoelako guztiz ondo.


2013ko azaroak 19


Gaur gaitasun digitalei buruzko hausnarketa egin dugu, eta denon artean gure ideiak bateratu ditugu. Hortaz aparte, eztabaida sakona egon da gelak IKTak Haur Hezkuntzan sartzearen inguruan. Orokorrean denok ados egon gara ez dela guztiz egokia hain txikitatik haurrei ordenagailuak eta abar erabiltzen erakustea.


2013ko azaroak 25


Gaur Delicous bat zabaldu dugu (nirea: https://delicious.com/olizetabe )

Hortaz aparte, bakoitzak blog edo bideo baten linka aukeratu du, eta bere ezaugarriak azaldu ditugu taula baten bidez. Ez dugunez denborarik izan gelan bukatzeko, bakoitzak bere taula osatu du etxean.

2013ko azaroak 26


Gaurko saioan taldeko kideek landutako linken informazioa bateratu dugu eta Irantzuren bloga iruditu zaigu interesgarriena, haurrak, irakasleak eta familiak hartzen dituelako kontuan. Hori dela eta, Irantzuk berak aukeratutako bloga aurkeztu du gela osoaren aurrean

2013ko abenduak 9


Gaur proiektuari amaiera emateko, gure planifikazioa diseinatzen hasi gara, horretarako blog bat zabaldu dugu eta guztion artean helburuak zeintzuk izango diren pentsatu dugu. Gure ustez, garrantzia eman behar diogu ikasle, irakasle eta familiei. Hori dela eta, blogean hiru ardatz horiek kontuan izango ditugu.


Hortaz aparte, bloga apaintzeko hainbat aplikazio ikusi ditugu: glogster, voki eta bomomo.


2013ko abenduak 10


Atzo zabaldutako blogari izenburua aldatu diogu: Mixisaguak.

Bertan informazioa eta ariketa ezberdinak islatzen hasi gara, horretarako, orrialde iskutuak erabiltzen ikasi dugu, horrela, argazki baten gainean klikatuz nahi dugun orrialdera joan gaitezke.

2013ko abenduak 16


Gaurko saioa blogari amaiera emateko eta aurkezpena prestatzeko eman dugu.


2013ko abenduak 17


Gaur gure blogaren aurkezpena egin dugu, eta oso pozik nago egindako lanarekin. Gainera, uste dut irakasleari asko gustatu zaiola gure lana.


No hay comentarios:

Publicar un comentario