lunes, 16 de diciembre de 2013

ESPAZIOA:


Espazioak hurrengo alor hauek ahalbidetu beharko lituzke:

  • Autonomia fisiko, moral eta intelektuala garatzea eta nortasuna taxutzea.
  • Bizitzako gertakarien eta fenomenoen behaketa, interpretazioa eta ulermena garatzea.
  • Hizkuntza desberdinetan komunikazio-gaitasuna modu sortzailean garatzea, pixkanaka gizarte kodeak sartuz.
  • Bizitzeko eta ikasteko pertsonarteko harremanak ezartzeko gaitasuna garatzea.

Espazioa ezberdina da ikastetxearen arabera, guztiek ez dituztelako baliabide ekonomiko berdinak, baina nire ustez, garrantzitsuena ez da espazioa baizik eta gela antolatzeko era eta egiten diren jarduerak. Material gutxirekin gauza harrigarriak egin daitezke.


Hemen uzten ditut psikomotrizitate gela ezberdinen argazkiak:



HELBURU OROKORRA

• Alor ezberdinetan haurraren garapena lagundu


• Egiteko, jolasteko eta sortzeko plazerraren bitartez funtzio sinbolikoa sustatu. Sinbolizazio maila ezberdinetatik igarotzen lagundu, honela ziurtasun esparru baten barruan "egiteko plazerra" eta "egiteko edo pentsatzeko palzerraren " pozesuak bizitzeko aukera eta laguntza eman.


• Ekintza motrizen bitartez haurrei lagunduko zaie esturei aurre egiteko segurtasun prozesuak garatzen.


• Pentsatzeko plazerrera eta pentsamendu operatoriora (beharrezkoa da eskola barruan lortu beharreko lorpenetara heltzeko) heltzea ahalbidetzen duten deszentralizazio toniko - emozionalaren prozesuak garatzea.



HELBURU ZEHATZAK


• Ekintza eta jolasaren bitartez haurraren heltze psikologikoa sustatu eta lagundu.


• Gorputzaren bitartez, bere adierazpen motrizetik habiatuta haurra ezagutzea.


• Errespetu handienarekin haurra onartzea, aparteko esperientzia duen eta garatzen dabilen pertsona bezala hartuz.


• Segurtasun afektiboa eta materiala ziurtatzen duen esparrua eskeintzea, non haurrak bere potentzialtasun guztiak garatu ditzakeen, mugatuenetatik garatuenetara.


• Ekintzaren, jolasen eta errepresentazioen plazerraren bitartez haurrari segurtasun prozesuak eskeintzea.


• Haur bakoitzarekin gorputzetik lengoaiara doazen sinbolizazio era konplexuagoetarako bidea erraztea.


• Sentimenduak, bulkadak, agresibitatea era sozializatu batean adierazteko aukera ematea.

lunes, 4 de noviembre de 2013

ZER DA PSIKOMOTRIZITATEA?

Psikomotrizitatea heziketaren filosofia bat da. Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen, errazten eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da.
Psikomotrozitateak gizakia bere osotasunean ulertzen du. Haurraren afektibitate, adimen eta mugimendu esparruak bateratuta ulertzen dituzte.
Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura eztua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu. Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak gorputza komunikatzeko baliabie gisa erabiltzen du. Gorputzeko betebehar neuromotrizak eta psikikoak erabat elkarlotuta daude, haurraren hazkuntza eta garapena ulertzeko modua baldintzatzen du.
Bizi izandako esperientziek norberaren izaera eta nortasuna baldintzatzen dute. Hori dela eta, inguruarekiko harremana, parte hartzea, jarduera, ekintza ezinbesteko osagaiak izango dira heziketa antolaketa honetan.
Hezitzailearen eginkizuna hauxe da: haurraren izaera desberdin, helburu pedagogikoen aurrean ezarri; saiakera, esperimentazioa, proba, tanteoa eta bizipenaren bidez aurreratzeko aukera anitzak izan ditzan. Mugimendu aske eta ez zuzenduaz, bizipen eta barneraketaz, haurraren ahalmenak garatzen saiatuko dira (baita adimena ere).