ZER DA PSIKOMOTRIZITATEA?
Psikomotrizitatea heziketaren filosofia bat da. Mugimenduaren
bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen,
errazten eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da.
Psikomotrozitateak gizakia bere osotasunean ulertzen du. Haurraren
afektibitate, adimen eta mugimendu esparruak bateratuta ulertzen
dituzte.
Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura eztua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; ezaugarri psikikoak
ere kontuan hartzen ditu. Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak
gorputza komunikatzeko baliabie gisa erabiltzen du. Gorputzeko betebehar
neuromotrizak eta psikikoak erabat elkarlotuta daude, haurraren
hazkuntza eta garapena ulertzeko modua baldintzatzen du.
Bizi izandako esperientziek norberaren izaera eta nortasuna
baldintzatzen dute. Hori dela eta, inguruarekiko harremana, parte
hartzea, jarduera, ekintza ezinbesteko osagaiak izango dira heziketa antolaketa honetan.
Hezitzailearen eginkizuna hauxe da: haurraren izaera desberdin,
helburu pedagogikoen aurrean ezarri; saiakera, esperimentazioa, proba,
tanteoa eta bizipenaren bidez aurreratzeko aukera anitzak izan ditzan.
Mugimendu aske eta ez zuzenduaz, bizipen eta barneraketaz, haurraren
ahalmenak garatzen saiatuko dira (baita adimena ere).
Ze arrosa dena Oli!!!
ResponderEliminarZure gaia interesatzen jata, jarraitukotzut astero!!!
Ondo ibili